NAIZ.INFO
IRUÑEA

Joseba Mikel Olza eta Ugaitz Astiz iruindarrak aske geratu dira

2008an atxilotu zituztenez geroztik espetxean egon diren Joseba Mikel Olza eta Ugaitz Astiz preso iruindarrak Estatu frantsesetik kanporatu dituzte, zigorra beteta dutelako. Txantrea eta Donibane auzoetan jasoko dute lehen harrera.

Mikel Olza, Barajasko aireportuan. Han utzi ditu bera eta Astiz Polizia frantsesak. (Ateak Ireki)
Mikel Olza, Barajasko aireportuan. Han utzi ditu bera eta Astiz Polizia frantsesak. (Ateak Ireki)

Joseba Mikel Olza eta Ugaitz Astiz aske geratu dira.

2008an atxilotu zituen Polizia frantsesak, ETAko kide izatea egotzita.

Iragan urtarrilean epaitu zituzten eta Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatzen zuen arren, bost urtekoa ezarri zien epaileak, hilaren 5ean jakinarazitako epaian.

Zigorra beteta dutenez, Estatu frantsesetik kanporatu dituzte.

Hortaz, Iruñean jasoko dute lagun eta senideen lehen harrera.