Naiz.info
Iruñea

Osasunak hiru puntuak eskuratu ditu Levanteren aurka

Bigarren zatiko azken minutuetan Masoudek eta Kike Solak sartutako golek eman die garaipena gorritxoei Ciutat de Valèncian Levanteren aurka jokatutako norgehiagokan (0-2). [Partidako xehetasunak]

Masoud celebra su golazo. (LA OTRA FOTO)
Masoud celebra su golazo. (LA OTRA FOTO)

Hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte Mendilibarren mutilek Levanteren aurka etxetik kanpo jokatutako partidan.

Lehen zatian hainbat aukera izan dituzte, baina Levanteren erasoa ere jasan dute eta estuasunak bizi izan dituzte hainbat momentutan.

Bigarren zatian Osasuna indartsuago eta seguruago agertu da eta gol aukera zenbaiten ondoren, Masoudek azken minutuetan egindako golak gorritxoak markagailuan aurreratu ditu (0-1).

Jarraian, eta dagoeneko luzapenean sartuta, Kike Solak egin du bigarrena Osasunarentzat.

Amaieran, 0-2 markagailuan eta hiru puntuak Iruñera.

Partidaren xehetasunak, NAIZeko webgune berezian.