Naiz.info
Baiona

Langile bat hil da Baionan, eskola batean berrikuntza lanetan ari zela

Marracq eskolan berrikuntza lanak egiten ari zen langile bat hil da. Aldamioaren gainean zegoen eta bi metrotatik behera erori da.

‘Sud Ouest’ egunkariaren arabera, ezbeharra atzo goizeko 11.30ak inguruan jazo zen. Saint-Palaiseko 50 urteko langile bat Baionako Marracq ikastetxean berrikuntza lanak egiten ari zen, garabi bateko zama oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik erori egin zenean.

Antza denez, langilea zegoen aldamioak oreka galdu zuen eta bi metrotatik behera erori zen.

Polizia frantsesak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.