NAIZ.INFO
OIARTZUN

Presoen aldeko lasterketa antolatu dute Oiartzunen ekainaren 2rako

Lasterbidean ekimenak Euskal Herri maiako presoen eskubideen aldeko lehenengo lasterketa antolatu du Oiartzunen ekainaren 2rako. Lasterketaz gain, bazkari herrikoi batek eta Etxeraten ekitaldi politiko batek osatuko dute eguna.

Lasterbidean ekimeneko kideek eman dute lasterketaren berri. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Lasterbidean ekimeneko kideek eman dute lasterketaren berri. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Euskal Herri mailako presoen eskubideen aldeko lehen lasterketa antolatu du Lasterbideanek, urtarrilaren 12ko manifestazioaren ostean sortu zen ekimenak. Lasterketa Oiartzunen izango da, ekainaren 2an.

Euskal Herri osoko korrikalariak bildu nahi ditu ekimenak eta parte hartzaileek bi ibilbideren artean hautatzeko aukera izango dute; 4 kilometrotakoa bata, 8koa bestea.

Lasterketaz gain, bazkari herrikoi bat ere antolatu dute eta Etxeratek ekitaldi politiko bat egingo du.