Naiz.info
Urduña

Gazte Danbadaren azken txanpa

Los Chikos del Maiz, Soziedad Alkoholika, Non Servium, Iheskide eta Bad Sound System taldeak arituko dira azken gauean. Horrez gain, hitzaldi, tailer eta ekimen andana burutu dituzte Aberri Eguna dela-eta.

Xabier Lopez Peña gogoan izan dute gudarien omenezko ekitaldian. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Xabier Lopez Peña gogoan izan dute gudarien omenezko ekitaldian. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Eguraldia lagun itzartu dira milaka gazte Urduñan ospatzen ari den Gazte Danbadan. Aberri Eguna ospatzen da igandean eta horrekin batera, hitzaldi eta tailer ugari antolatu dituzte ajeari aurre egiteko.

Gudariak omendu dituzte eguerdian eta arratsaldean argazki erraldoia egingo dute Aberri Eguna dela-eta. Xabier Lopez Peña gogoan izan dute eguerdiko ekitaldian. Irrati tailerrka. Arratsaldean ezker abertzaleak eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hitzaldiak eman dituzte ere.

Azken gaua hainbat kontzerturekin bukatuko da. Astindu gunean Los Chikos del Maiz, Bad SOund System, DARG Team, 2zio eta 121 Crew arituko dira. Altxa gunean berriz, Non Servium, Soziedad Alkoholika, Iheskide, Arkada Social eta Troopers.