Naiz.info
Donostia

San Miguel Liga ekainaren 16an abiatuko da, Bartzelonan

San Miguel Liga Bartzelonan abiatuko da aurten lehen aldiz. Euskadi-Basque Country Bandera izango da jokoan, eta ekainaren 16an jokatuko da.

Lakuako Gobernuak jakinarazi duenez, ekimena Katalunian hasiko da, «Euskadiko turismoarentzat erreferentzia den gune batean».

Estropada Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta ACT elkarteak lortutako akordioaren ondotik antolatuko da.

Lehenengo aldia izango da San Miguel Liga Bartzelonan abiatzen dela. Kantabria eta Galiziako uretara jauzi egin zuen garai batean eta oraingoan Kataluniaraino hedatuko da.

Euskadi-Basque Country bandera izango da jokoan eta estropada ekainaren 16an jokatuko da.