Naiz.info
Eibar

Jaunarenak Olaizola I jipoitu du

Leitzako pilotariak 3 eta 22 irabazi du eta Jose Javier Zabaletaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.

Jaunarena erraz nagusitu da. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Jaunarena erraz nagusitu da. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Jon Jaunarenak Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetarako sailkatzea lortu du Asier Olaizolari 3-22 irabazita. Leitzako pilotariak Jose Javier Zabaletaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.

Jaunarenak merezita lortu du garaipena. Orekatua hasi da partida, baina 3-5 jarri ondoren hamazazpi tantu egin ditu jarraian Leitzako pilotariak.