Naiz.info
Getaria

Bi etxe hutsarazi dituzte Getarian luizi baten eraginez

Getariako Iribarrena kaleko 9 eta 11. etxebizitzak hutsarazi dituzte bart luizi baten eraginez. Bizilagunek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua.

Mendi zati bat erori da Getariako Iribarrena kalean. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Mendi zati bat erori da Getariako Iribarrena kalean. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Ezbeharra bart gertatu da, gaueko 22.00ak inguruan. Bizilagunek burrunba entzun zuten eta mendi-mazelan luizia gertatu zela ohartu ziren.

Suhiltzaileak bertaratuta, Iribarrena kaleko 9 eta 11. etxebizitzak hutsaraztea erabaki zuten, badaezpadako neurri gisa.

Bizilagunek etxetik kanpo igaro dute gaua, senide eta lagunen etxeetan.