Naiz.info
Donostia

Atzeratu egin dute Olaizola eta Barriolaren arteko partida

Abel Barriolak arazoak ditu eskuetan eta atzeratu egin dute igandean Olaizola II. aren aurka jokatzekotan zen norgehiagoka. Sebastian Gonzalez, bere aldetik, zigortu egingo du Aspek.

Abel Barriolak arazoak ditu eskuetan eta ezingo du igandean Olaizola II.aren aurka aurreikusita zegoen partida jokatu. Beraz, norgehiagoka atzeratzea erabaki du epaileak.

Buruz Buruko txapelketako partida, beraz, maiatzaren 25eko asteburuan joka daiteke, edo ondoen egokituko den data batean.

Gonzalezi zigorra

Aspek, bere aldetik, Sebastian Gonzalez zigortu egingo duela iragarri du. Bilera egin dute gaur Fernando Vidarte, Iñaxio Errandonea eta Jose Vicente Perosanz abokatuak eta «profesionaltasun faltagatik» zigortuko dute, nahiz eta zehaztasun gehiagorik ez duten eman.

Final laurdenak, Donostian, Bilbon, Hendaian eta Iruñean

Buruz Buruko txapelketako hurrengo faseko norgehiagokak Donostian, Bilbon, Hendaian eta Iruñean jokatuko dira.

Final laurdenak ostiralean abiatuko dira Atano III.a pilotalekuan, Martinez de Irujo eta Beroizen arteko lehiarekin.

Larunbatean Hendaian izango dira Bengoetxea eta Jaunarena. Igandean, Urrutikoetxeak eta Idoatek jokatuko dute Bilbon.

Azken final laurdenetako partidako irabazlea beranduago jakinaraziko da, atzeratu egin baita Barriola eta Olaizola II.aren arteko partida.