Naiz.info
Bilbo

Urrutikoetxea finalerdiak jokatzeko sailkatu da

Zaratamoko aurrelariak 22 eta 18 irabazi du Idoateren kontra eta lehen aldiz sailaktu da buruz buruko txapelketaren finalerdiak jokatzeko.

Urrutikoetxea eta Idoatek partida gogorra jokatu dute Bilboko Miribilla frontoian, baina azkenean aurrelari bizkaitarrak lortu du garaipena (22-18). Zaratamoko pilotaria lehen aldiz sailatu da finalerdietarako.

Berdinketa izan da nagusi norgehiagoka guztian zehar, baina 18 eta 18koaren ondoren Urrutikoetxeak partid airabaztea lortu du.