NAIZ.INFO
IRUÑEA

Bigarren asteburuz pintada faxistak egin dituzte Iruñean

bigarren asteburuz jarraian, pintada faxistak agertu dira Iruñean, ELAren egoitzan eta Gurutze Plazako Ikastetxean. Bilduk UPNri gertakariak argitzeko ikerketa martxan jartzeko eskatu dio.

ELAren egoitzan esbastikak eta dianak margotu dituzte. (BILDU IRUÑEA)
ELAren egoitzan esbastikak eta dianak margotu dituzte. (BILDU IRUÑEA)

Larunbatetik iganderako gauean pintada faxistak agertu dira Iruñeko II. Zabalgunean, zehazki ELAren egoitzan eta Gurutze Plazako Ikastetxean. Aurreko asteburuan ere antzeko pintadak agertu ziren ikastetxe horren inguruan.

Bildu Iruñea udal taldeak honen inguruan galdera egin du Presidentzia Batzordean eta UPNri gertakariak argitzeko ikerketa bat martxan jartzeko eskatu dio.

Koalizioak ohar batean azaldu duenez, UPNk erantzun du «ohiko moduan ikertuko dutela» baina «oso zaila» dela margoketak nork egiten dituen jakitea. Bilduk gogora ekarri du inguru horretan segurtasun kamera ugari daudela eta poliziek «etengabe» patruilatzen dutela.