«Arrakastatsua» izan da Portugaleten ospatu den Ibilaldia

«Aldapa leunduz» lelopean eta eguraldia lagun, milaka euskaltzale hurbildu dira Ezkerraldera Portugaleteko Asti Leku ikastolak antolatu duen Ibilaldiko festaz gozatzera.

Naiz.info|Bilbo|2013/05/26
20130526_astileku
Asti Leku ikastolako ikasleak hasiera ekitaldian dantzan. (ARGAZKI PRESS)

Milaka lagunek bat egin dute Bizkaiko ikastolen eta euskararen aldeko festan gaur Portugaleten. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, eguraldiak asko lagundu du eta «arrakastatsua» izan da Ibilaldia.

Goizeko 10.00etan burutu dute irekiera ekitaldia eta bertan izan dira alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariak. Iñigo Urkullu lehendakaria, Lakuako Gobernuko kideak, Udalbiltza eta Euskaltzaindiako ordezkariak. Horiekin batera, EAJ, EH Bildu eta PSEko kideak izan dira.

Hamarkada ezberdinetako bost ikaslek eman diote hasiera festari. «Aldapa leunduz» leloa izan du aurtengo edizioak eta euskarak Ezkerraldean dituen «aldapak» leuntzen ahaleginduko direla adierazi dute, «euskaldun asko izan arren, erabilerak ez baitu gora egin».

Ateratako dirua, aurten 50 urte egingo dituen Asti Leku ikastolak aisialdi eta kirol patioak egokitu eta bigarren hezkuntzako gela berriak eraikitzeko erabiliko dute. Sestao eta Santurtzi sartu dituzte ibilbidean ere, «Asti Lekuk Ezkerraldeko beste udalerrietako ikasleak betidanik jaso dituelako».

Ohitura den legez, adin eta gustu guztietarako ekintzak izan direla aurreratu dute eta milaka lagunek giro paregabeaz gozatzeko aukera izan dute.

LOTURAK

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.