Naiz.info
Donostia

Irujo finalerako sailkatu da Bengoetxea mendean hartuta

Iberoko aurrelariak erakustaldi bikaina eman du partida hasieratik. 12 eta 1 aurreratu da eta Bengoetxeak ezin izan dio markagailuari buelta eman (22-13).

Juan Martinez de Irujo buruz buruko finala jokatzeko sailkatu da Oinatz Bengoetxeari 22 eta 13 irabazi ondoren Donostian. Iberoko aurrelaria erraz nagusitu da eta ez dio aukerarik eman Bengoetxeari.

Irujo 12 eta 1 aurreratu da markagailuan eta gehiegizko abantaila izan da leitzarrarentzat, 17-10 hurbiltzea lortu duen arren.

Datorren astean ezagutuko du Irujok bere aurkaria zein izango den. Urrutikoetxea eta Aimar Olaizolak Bilboko Bizkaia frontoian neurtuko dituzte bere indarrak.