Iheslarien errealitateari begirada, igandean Zazpikan

Euskal iheslari politiko zenbaiten egungo egoerari arreta berezia jarriko dio datorren igandean Zazpikak Maider Eizmendiren erreportai berezi batekin. Iraganera eta etorkizunera begirada sakona.

Naiz.info|Donostia|2013/06/05 12:00
01_azala_7k750_2_7k_2011-1
Datorren igandean, Zazpikan, iheslarien lekukotzak. (NAIZ.INFO)

Iheslarien errealitatera gerturatuko da igandean Zazpika, haien ibilbide eta sentipenetara; desioetara ere bai. Xabier Arin, Ramon Sagarzazu, Bixen Mujika, Jose Mari Arkotxa eta Arantxa Sasiain Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioen adibideetako batzuk baino ez dira, etxetik ihes egin behar izan zuten edota derrigortuta eraman zituztenena.

Arinek, Sagarzazuk eta Arkotxak hamarkadak daramatzate jaiotzen ikusi zituzten herrietatik kanpo. Orduz geroztik bide luzeak egin dituzte eta espetxearen, erbestearen edota gerra zikinak eragindako beldurraren inguruan luze hitz egiteko moduan dira.

Sagarzazu eta Mujikak deportazioaren errealitatera gerturatu gaituzte. Cabo Verden egon ziren. Lehena deportatuta; bigarrena, Estatu frantsesak deportatu zuen Juanra Aranburu senarraren ondoan. Haren heriotza elkarrekin bizitu zuten Sagarzazuk eta Mujikak eta Zazpikarentzat egun gogor haietan bizitutakoak oroitu dituzte.

‘Herria dugu arnas’ leloarekin ekainaren 15ean Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboari hitza emateko eta bake prozesuan aktiboki parte hartu ahal izateko egingo den ekimenari so daude guztiak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK