NAIZ.INFO
ARRANGOITZE

Sexu bereko bi pertsona ezkontzeari uko egin dio Arrangoitzeko alkateak

Jean-Michel Colo Arrangoitzeko alkateak uko egin dio sexu bereko bi pertsona ezkontzeari eta «beste auzapez anitzek ni bezela egitea» espero duela gaineratu du.

Jean-Michel Colo Arrangoitzeko UMPko alkateak sexu bereko bi pertsona ezkontzeko eskaria izan zuela aitortu du eta aukera errefusatu egin zuela azaldu du. Horrez gain, «beste auzapez anitzek ni bezala egitea» espero duela gaineratu du.

Prefetari sexu bereko pertsonen ezkontzarik egingo ez zutela ohartarazi ziotela ere azaldu du. «Homosexualen arteko ezkontzak baimentzen dituen legea ez-legitimoa da. Norberak nahi duena egin lezake bere gorputzarekin, baina ez gurean», arrazoitu du.

Gogor kritikatu du erabakia Bernard Gachen Les Bascos-eko lehendakariak eta «onartezintzat» eta «eskandalagarritzat» jo du. «Demokraziaren printzipioen ukapen osoa da», gaineratu du.

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legea maiatzaren 18an atera zen aurrera Estatu frantsesean eta eztabaida handia sortu du. Mobilizazio anitz egin dira, alde zein kontra, Baionan barne.