Naiz.info

‘Berria’-ren hamargarren urteurrena

2003ko ekainaren 21ean kaleratu zuen lehen alea ‘Berria’ egunkariak. Hori dela-eta, egun osoko egitaraua antolatu dute Andoaingo Martin Ugalde parkean.

Irrien lagunak ikuskizunarekin abiatu dira ospakizunak. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Irrien lagunak ikuskizunarekin abiatu dira ospakizunak. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi eta lau hilabete geroago jaio zen ‘Berria’. 2003ko ekainaren 21ean argitaratu zuen lehen alea, hain zuzen ere. Urteurrena ospatzeko egun osoko festa prestatu dute. Goizean Irrien Lagunek ikuskizuna eskaini dute etxeko txikienentzat eta horren ondoren, erredazkioa ikusteko aukera izan da. Sagardo dastatzea eta Odei Barroso, Arrate Illaro eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak aritu dira eguerdian.

Aldi berean, Beatriz Zabalondo Berria Taldeko lehendakariak eta Iban Arregi kontseilari ordezkariak proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte politikari eta euskalgintzako beste hainbat ordezkarirekin batera. Ekitaldiaren ostean bazkaria egin dute eta horren ondoren, Napoka Iria, Petti, Morau eta Gose taldeek alaituko dute arratsaldea.