NAIZ.INFO
DONOSTIA

Ikus-entzunezko batek Donostiaren suntsiketa birsortuko du Udalaren fatxadan

Donostiaren suntsiketa eta berreraikitzearen berrehungarren urteurrena dela-eta, ikus-entzunezko ikuskizun bat proiektatuko dute astebukaera honetan eta uztailaren 1 eta 2an Udalaren fatxadan, garai hura birsortuz.

Ikus-entzunezko ikuskizuna aurkezteko eman duten prentsaurrekoaren irudia. (Donostiako Udala)
Ikus-entzunezko ikuskizuna aurkezteko eman duten prentsaurrekoaren irudia. (Donostiako Udala)

Donostiako hiriaren suntsiketa eta berreraikuntzaren berrehungarren urteurrena ospatzen den honetan, garai hura birsortuko duen ikuskizun bat antolatu du Udalak. Juan Karlos Izagirre alkateak, Javier Sanchez Eventos Accionako zuzendariak eta Miren Azkarate ospakizunaren komisioko lehendakariak prentsaurrekoa eskaini dute egitasmoaren berri emateko.

Ikus-entzunezko ikuskizun bat prestatu dute horretarako, astebukaera honetan eta uztailaren 1 eta 2an Udalaren fatxadan proiektatuko dutena. Ikuskizunak garai hura birsortzea izango du xede.

Hiru zatitan banatu dute lana horretarako, guztira hamar minutu iraungo duen lan bat osatuz. Sarreratxo batekin hasiko da proiekzioa, eta birsorkuntza garaiak eta etorkizunari begirako zertzelada batzuk bildu dituzte.

Turismoari lotutako ikuskizun bat dela esan du Izagirrek eta aurrerantzean gisa honetako lan gehiago izango direla aurreratu du.