NAIZ.INFO
BILBO

Tiran izan da nagusi Portugaleteko banderan

Lehen txandan atera diren arren, Tiranekoek denborarik onena egin dute Portugaleten eta, beraz, Galiziara eraman dute VI. Ambilamp bandera. Orio izan da bigarren.

Tiraneko arraunlariak, Portugaleteko bandera eskuetan. (ARGAZKI PRESS)
Tiraneko arraunlariak, Portugaleteko bandera eskuetan. (ARGAZKI PRESS)

Tiranek ezustekoa eman eta nagusi izan da Portugaleteko uretan jokatu den VI. Ambilamp banderan.

Denbora oso ona egin du, 19:39.90, eta lehen txandan atera izanagatik beste trainerek ez dute horri aurre egiterik izan.

Oriok estropada handia egin du, eta bigarren postua eskuratu du.

Hirugarren eta laugarren postuak Kaiku eta Urdaibarentzat izan dira, hurrenez hurren.

Ondoren sailkatu dira Portugalete, San Pedro, Zumaia, San Juan, Pedreña, Hondarribia, Astillero eta Castreña, ordena honetan.

San Miguel ligako hurrengo hitzordua hurrengo larunbatean dago jarria, Sanxenxon (Galizia), arratsaldeko 18.00etan. Kaiku lider gisa iritsiko da, Orio eta Urdaibai atzean dituela.