Naiz.info
Donostia

Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian ekainean

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan behera egin du langabezia tasak azken hilabeteak, Gobernu espainolak emandako datuen arabera. 225.434 dira guztira lanik gabe dauden euskal herritarrak.

Lanbideko egoitza bat, Bilboko Errekalde auzoan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Lanbideko egoitza bat, Bilboko Errekalde auzoan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Langabezia datuek behera egin dute azken hilabetean, Madrilgo Gobernuak emandako datuen arabera. Ekainean, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan jaitsi egin da lanik gabe dauden pertsonen kopurua.Denera 225.434 lagun daude egoera horretan. Hirugarren hilabetez jarraian egin dute behera datuek. Ekainean maiatzean baino 5.969 lagun gutxiago egon da langabezian.

Jaitsierarik nabarmenena Nafarroan izan da, 1.764 langabe guxiagorekin (-%3,32). Orotara 51.421 lagun dago beharrik gabe.

Bizkaian, bestalde, azken hilabetean 2.106 lagun gutxiago dago langabezian (- %2,10). Guztira, lurraldean, 98.082 pertsona aurkitzen dira egoera horretan.

Gipuzkoan 1.366 lagunek utzi dute langabezia atzean (-2,74%) eta, beraz, ekainean 48.503 herritar zegoen lanik gabe.

Araban, azkenik, jaitsiera %2,60koa, hau da, 733 lagunek utzi dute atzean langabezia. Guztira 27.428 pertsona dago lan egin gabe.