Naiz.info
Iruñea

Langile bat hil da Arroitzen, lastoarekin zama lanetan ari zela

Behargina lastoa zamatzen ari zen nekazaritza nabe batean eta harrapatuta geratu da ezbeharra gertatu den unean.

30 urteko langile batek istripua izan du Arroitzen eta ezbeharraren eraginez hil egin da. Nafarroako Gobernuaren arabera, istripua nekazaritza nabe batean gertatu da.

Antza, behargina lastoa zamatzen ari zen eta harrapatuta geratu da ezbeharraren unean.

Polizia Foralak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.