Naiz.info
Sopuerta

Langile bat arin zauritu da Sopuertan izandako sutean

Sopuertako MHG lantegian sutea piztu eta langile bat arin zauritu da. Aurpegian erredurak ditu.

Ezbeharra Sopuertako La Sota poligonoan gertatu da, MHG lantegian. Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, teilatuan sortu da sutea.

Langileak erredurak izan ditu aurpegian eta lekuan bertan artatu dute osasun zerbitzuek.