NAIZ.INFO
ALBI

Peter Saganek irabazi du 7. etapa eta Impeyk jarraitzen du lider

Peter Sagan eslobakiarrak esprintean eskuratu du aurtengo Tourreko bere lehen garaipena. Montpellier eta Albi artean jokatu den zazpigarren etapa honen ondotik, Daryl Impey hegoafrikarrak jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan. [Xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian]

Peter Sagan eslobakiarra, Albiko helmuga igaro duen unean. (Pascal GUYOT/AFP PHOTO)
Peter Sagan eslobakiarra, Albiko helmuga igaro duen unean. (Pascal GUYOT/AFP PHOTO)

Tourraren zazpigarren etapa hau, Montpellier eta Albi artean jokatu dena (205 kilometro), esprintean bukatu da.

Hiru etapatan bigarren izan ondoren, aurtengo edizioan lehen garaipena eskuratu du Peter Saganek (Cannondale).

Argos taldeko John Degenkolben eta Daniele Benattiren (Saxo) aurretik bukatu du eslobakiarrak.

Pirinioetako etapak iritsi baino lehen lasaia aurreikusten zen etapa estrategia egokiarekin jokatu du Saganek, eta esprint itxi batean lortu du garaipena.

Oryca taldeko Daryl Impeyk lider jarraitzen du.

Lasterketaren inguruko informazio guztia, NAIZen webgune berezian.