NAIZ.INFO
AX 3 DOMAINES

Chris Froomek irabazi du Pirinioetako lehen etapa eta lidergoa ere eskuratu du

Sky taldeko Chris Froome txirrindulari britainiarrak maisuki lortu du aurtengo Tourreko bere lehen garaipena, Pirinioetako aurreneko etapan. Maillot horia ere eskuratu du Froomek. [Xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian]

Chris Froomek etapa ikusgarria burutu du. (Jeff PACHOUD/AFP PHOTO)
Chris Froomek etapa ikusgarria burutu du. (Jeff PACHOUD/AFP PHOTO)

Chris Froome britainiarrak astindu ederra eman dio Tourrari, Ax 3 Domainesen bukatu den zortzigarren etapan garaipen handia erdietsita.

Richie Porte Sky taldeko kidea 51 segundu beranduago iritsi da, eta gainerako faboritoak are atzerago.

Maisu kolpe honekin lidergoa ere eskuratu du Froomek.

NAIZen webgune bereziak Tourrari buruzko informazio zabala eskaintzen du.