Naiz.info

Dan Martin irlandarrak irabazi du Bagneres de Bigorren

Chris Froomek lidertza mantentzea lortu du, baina bere taldekide guztiek huts egin dute eta bakarrik geratu da lasterketa buruan. [Xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian]

Dan Martin garaipena ospatzen. (AFP)
Dan Martin garaipena ospatzen. (AFP)

Garmin taldeko Dan Martin txirrindulari irlandarrak irabazi du Tourreko bederatzigarren etapa. Stephen Rocheren ilobak Jakob Fulgsang danimarkarra gainditu du esprintean.

Pirinioetako etapa nagusiak Skyren nagusitasuna ezbaian utzi. Talde britainiarreko txirrindulari guztiek huts egin dute eta Chirs Frrome liderra izan ezik, beste guztiek minutu mordoa galdu dituzte. Horien artean Richie Porte australiarra izan da ezusteko nagusia.

Alejandro Valverde eta Bauke Mollema podium postuetan kokatu dira Bageneres de Bigorren bukatu den etaparen ostean.