NAIZ.INFO
SAINT MALO

Kittelek irabazi du Tourreko hamargarren etapa, esprintean

Marcel Kittel alemaniarra nagusitu da Tourreko hamargarren etapan, esprintean Andre Greipel garaituz. Christopher Froomek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Lehia estua izan dute Kittel eta Greipelek. (Jeff PACHOUD/AFP)
Lehia estua izan dute Kittel eta Greipelek. (Jeff PACHOUD/AFP)

Hamargarren etapa lehiatu dute gaurkoan txirrindulariek Tourrean. Saint Gildes des Bois-en abiatu dute lasterketa eta 193 km-ren ondoren Saint Malon lehiatu dute esprinta txirrindulariek.

Marcel Kittel alemaniarra nagusitu da bertan, Andre Greipel azken metroetan garaitu ostean. Mark Cavendish izan da protagonista gaurkoan, bultzakada bat eman eta txirrindulari bat lurrera bota baitu.

Juan Jose Oroz Euskalteleko kidea etapako ihesaldian sartu da, beste lau txirrindularirekin batera. Baina esprinterrak dituzten taldeek egin duten lanak ezinezko egin du ihesaldia helmugaraino iritstea.

Christopher Froomek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan biharko erlojuaren aurkako saioaren bezperan.

NAIZek Tourreko etapak zuzenean jarraitzeko aukera ematen dizu bere webgune bereziaren bitartez.