@gara_augarte
DONOSTIA

12.400 langabe gutxiago daude Euskal Herrian

Populazio Aktiboaren Inkestaren eta INSEE estatistika institutu frantsesaren datuen arabera, 12.400 langabe gutxiago zeuden Euskal Herrian 2013ko 2. hiruhilekoan. Guztira 225.354 pertsona zenbatu dituzte lanik gabe.

Lanbideren egoitza bat, Bilboko Errekalde auzoan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Lanbideren egoitza bat, Bilboko Errekalde auzoan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Hego Euskal Herrian 210.200 pertsona zeuden lanik gabe 2013ko bigarren hiruhilekoan, Estatistika Institutu espainolak zabaldu dituen Populazio Aktiboaren Inkestaren arabera. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta, 12.400 langabe gutxiago zeuden, beraz.

Herrialde guztietan egin du behera langabeziak. Nafarroan guztira 55.400 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.600 gutxiago.

Bizkaian 8.100 langabe gutxiago zenbatu dira; guztira 88.800 daude.

Araban, 1.300 gutxiago daude; guztira, 24.300.

Gipuzkoan, azkenik, 41.400 pertsona daude lanik gabe, lehen hiruhilekoan baino 400 gutxiago.

Langabezia tasari dagokionez, Nafarroak jarraitzen du altuena izaten; populazio aktiboaren %18,32% lanik gabe dago. Jaitsi egin da aurreko hiruhilekotik.

Bizkaian eta Araban ere behera egin du: %16,72 eta %15,64ko tasa dute, hurrenez hurren.

Gipuzkoan hamarren bat besterik ez da jaitsi, %13,26ra.

225.354 Euskal Herri osoan

INEren datuak eta INSEE estatistika institutu frantsesarenak aintzat hartuta, 225.354 langabe daude Euskal Herri osoan, aurreko hiruhilekoan baino 12.000 gutxiago, Gaindegiak jakinarazi duenez.

INSEEren estimazioen arabera, Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean 15.154 pertsona daude langabeziaren zerrendetan, aurreko hiruhilekoan bezala.