NAIZ.INFO
ORDIZIA

Teklehaimanot eritrearrak irabazi du Ordiziako Klasika

Daniel Teklehaimanot Orica taldeko eritrearrak irabazi du Ordiziako Klasikaren 90. edizioa, ihesaldi baten ostean.

Teklehaimanot bakarrik iritsi da helmugara. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Teklehaimanot bakarrik iritsi da helmugara. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Daniel Teklehaimanot eritrearrak eskuratu du txapela Ordiziako Klasikaren 90. edizioan.

Lastekerketan ihesaldi ugari izan dira eta helmugatik bi kilometro eta erdira Orica taldeko txirrindulariak bultzatu du azkena.

Teklehaimanot-en atzetik Angel Madrazo (Movistar) iritsi da, bi segundura. Ondoren sartu dira David Arroyo (Caja Rural), Wesley Sulzbergera (Orica) eta Jesus Herrada (Movistar) sartu dira, irabazlearengandik zortzi segundura.