Naiz.info
Andoain

Emakume bat hil da Andoainen, trenak harrapatuta

Emakume bat hil da bart Andoainen trenak harrapatuta. Zerbitzua hainbat orduz etenda egon da Irunerako noranzkoan.

Ezbeharra bart gaueko 21.30ean gertatu da, Andoain eta Urnieta arteko bidean, Irunerako noranzkoan.

Emakumea trenak harrapatu du eta bertan hil da. Hilotza Auzitegi Medikuarengana eraman dute autopsia egiteko.

Tren zerbitzua etenda egon da 00.30ak arte.