NAIZ.INFO
BILBO

Euskotrenen zerbitzu bereziak Bilboko Aste Nagusian

Euskotrenek hilaren 25a bitarte tren zerbitzua indartuko du Bilbo inguruan Aste Nagusirako joan-etorriak errazteko. Tranbiak ere zerbitzua indartu du eta egunean 22 orduz ariko da (goizeko bostetatik zazpiak arte izan ezik egun osoan).

Euskotrenek Bilboko Aste Nagusi osoan zehar gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Zirkulazio bereziok Txorierri, Urdaibai, Debabarrena eta Durangaldeko lineetan eskainiko dira.

Txorierriko linean (Bilbo-Lezama), Zazpi kaleetatik Lezamara edo Lezamatik Zazpi kaleetara, zirkulazioak ordu betez behin egongo dira larunbata arte, abuztuak 24.

Debabarrenako linean, Debatik Bilborantza abuztuaren 17 eta 24an aterako dira trenak 01.35ean, 3.35ean eta 5.35ean. Bilbotik Debarakoak, aldiz, 23.50ean, 01.50ean, eta 03.50ean aterako dira egun bi hauetan. Horretaz gain, Elgoibarreraino doan tren bat ere aterako da 05.50ean.

Abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an zirkulazioak Elgoibarreraino egongo dira 23.50ean, 01.50ean eta 03.50ean. Abuztuaren 23an berriz, 23.50ean, 01.50ean, 03.50ean eta 05.50ean. Amaitzeko, abuztuaren 25ean tren bakarra egongo da 23.50ean.

Elgoibartik Bilborantzako norabidean, trenak 01.55ean eta 03.55ean aterako dira abuztuaren 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an. 18, 19, 20, 21 eta 22an, bestalde, 05.55ean ere egongo da tren bat. Abuztuaren 17, 23 eta 24an, aldiz, 07.22an ere izango da trena.

Bilbo eta Durango artean, abuztuaren 17 eta 24an 18:12an, 19:12an, 20:12an, 21:12an, 22:12an, 22:42an, 23:17an, 2:33an, 4:33an eta 6:33an aterako dira trenak Durangotik. Horrez gain, beste zirkulazio bat Zornotzatik aterako da 21:48an.

Abuztuaren 18an zirkulazioak 18:12an, 19:12an, 20:12an, 21:12an, 22:12an, 22:42an, 2:33an eta 4:33an izango dira. Zornotzatik 21:48an ere izango da tren bat.

Abuztuaren 19an, 20an, eta 21ean, 22:42an, 2:33an eta 4:33an egingo dute trenek Bilborantza, baita 21.20an Zornotzatik ateratzen denak ere. Abuztuaren 22an, zirkulazioak 22:42an, 23:12an, 2:33an eta 4:33an. Eta abuztuaren 23an, zirkulazioak 22:42an, 23:17an, 2:33an, 4:33an eta 6:33an.

Bilbotik Durangorako norabidean, buztuaren 17an eta 24an, zirkulazioak 19:30etan, 21:30ean, 23:00etan, 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an eta 7:30ean egongo dira.

Abuztuaren 18an, 19:30ean, 21:30ean, 23:00etan, 23:30ean, 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean.

Abuztuaren 19an, 20an eta 21ean, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean.

Abuztuaren 22an, 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean eta 4:50ean.

23an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an eta 7:30ean.

Abuztuaren 25ean, zirkulazioak 23:50ean eta 1:50ean.

Urdaibaiko lineari dagokionez, Bermeotik Bilbora zein Bilbotik Bermeora, zirkulazioak bi orduz behin egongo dira gaueko zati nagusian. Bilbotik Bermeorako norabidean, indartze puntualak izango dira Zornotza edota Gernikarantza.

TRANBIA

Bestalde, tranbia ere egunean 22 orduz egongo da martxan Aste Nagusian zehar. Zerbitzuak goizeko 07.30etan hasi eta goizaldeko 05.08rak arte egongo da funtzionatzen, eta su artifizialen unean baino ez da geldituko, 22.08tik 23.09ra.

Halaber, Atxuri eta Pio Barojako geralekuen artean, tranbiak goizeko 09.00etatik arratsaldeko 17.15ak bitartean baino ez du zirkulatuko astegunetan. Jaiegunetan, ostera, goizeko 09.30etatik arratsaldeko 18.00ak arte.

Bi noranzkoetan, 07.30etatik 22.00etara, tranbien zirkulazioa 15 minututik behin izango da. La Casillatik Pio Barojarantza, 23.28tik 23.58ra 10 minutuz behin, eta 23.58tik 04.28ra 15 minutuan behin.

Pio Barojatik La Casillarantzako norabidean, 23.18tik 23.38ra 10 minutuan behin pasako da tranbia. 23.38tik 05.08ra, aldiz, 15 minutuan behin.

Abuztuaren 25eko gauean, azken zerbitzua Pio Barojatik 02.08an izango da, eta La Casillatik 01.28an.

Informazio gehiago Atxuriko Bezeroen Arretarako Bulegoan, www.euskotren.es web orrialdean eta 902 543 210 telefono zenbakietan.