NAIZ.INFO

Herritarron Epaiak Donostian jaso ditu 197/2006 doktrinaren aurkako ekarpenak

Donostiara heldu da eguerdian euskal presoei ezarritako bizi arteko espetxe zigorra salatzea xede duen Herritarron Epaia ekimena. Txalupaz iritsi da hiriburu gipuzkoarreko kaira eta ehun lagun inguruk lehen harrera egin diote. Ondoren, 197/2006 doktrinaren aurkako ekarpenak idatzi dituzte herritarrek kaieran.

Herritarrek ekimenaren kaieran idazten dituzte euren ekarpenak. (Herrira)
Herritarrek ekimenaren kaieran idazten dituzte euren ekarpenak. (Herrira)

Herritarron Epaia, 197/2006 doktrinaren aurkako ekimena, Donostiara iritsi da gaur, txalupaz. Hiriburu gipuzkoarreko kaiko lehen espigoian egin diote harrera eta ondoren euren ekarpenak egin dituzte herritarrek ekimenaren lekuko den kaieran. Ondoren kalejira egin dute jai giroan. 21.30ean ekitaldia izango da, gainera, Easo plazan eta aurrez Xibaro kofradiak antolatutako herri bazkaria izan da La Flamenka gunean.

Ekimena ekainean Tafallatik abiatu zen abiatu zen, Ines del Rio preso nafarraren jaioterritik. Herrirak ohar bidez del Rioren egoera gogoratu du eta kasu honetan epaia «emana» dagoela adierazi dute, Estrasburgeko epaitegiak 2012ko uztailean eman zuen ebazpenean eta euskal gizarteak 197/2006 doktrinaren aurka azaldutako jarreran.

80 herri baino gehiagotan ekarpenak jaso ostean irailaren 14ean Iruñeko Anaitasuna pabilioiean amaituko da ekimena. Bertaratzeko deia eginez bideoa ere prestatu du Herrirak: