NAIZ.INFO
Iruñea

Osasunak galdu egin du Granadaren kontra (1-2)

Andaluziarrek lehen zatian egindako bi golak baliatu dituzte garaipena lortzeko. Patxi Puñalek gola egin duen arren, Osasunak ez du aukerarik izan partidari buelta emateko. [Ikusi partidaren nondik norakoak]

Osasunak porrot batekin abiatu du denboraldi berria. 1 eta 2 galdu du Granadaren kontra Sadarren eta Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak lan asko daukala egiteko erakutsi du.

Atsedenaldira joan aurretik sartu ditu bi golak Granadak. Osasunak erreakzionatzeko aukera izan du Patxi Puñalek egindako golari esker. Andres Fernandezek penalti bat gelditu du bigarren zatian eta Osasuna bizirik mantendu du azken unerarte. Luzapenean epaileak zigortu gabe utzi du Osasunaren aldeko penalti bat, Granadako atzelariak eskuarekin jo baitu baloia. Hala ere, erabaki horrek ezin du ezkutatu nafarrek erakutsitako gabeziak.