NAIZ.INFO
LYON

Arrasate: «Urrats bat aurrera egiteko garaia da»

Lyonen Txapeldunen Ligarako txartela lortzeko partidarako ordu gutxi falta dira eta prest dira txuri-urdinak erronkari aurre egiteko. Jagoba Arrasate entrenatzaileak urrats bat aurrera egin eta leihatzen jakin beharra dutela adierazi du.

Espedizio txuri-urdina Lyonen da Txapeldunen Ligarako txartela lortzeko joko asmoari azken ukituak ematen. Iluntzeko entrenamenduaren aurretik Xabi Prieto, Antoine Griezman eta Jagoba Arrasate izan dira hedabideen aurrean. Entrenatzaileak «iazko ametsa luzatu» asmo dutela adierazi du, «afizioak merezi duelako».

Izenari begiratuta hautagai nagusia agian Lyongo taldea izango dela uste du Arrasatek, baina ez dutela etsiko eta «bi partida on» egin, joanekoa eta itzulerakoa, eta Europako txapelketa nagusirako sarrera lortzen saiatuko direla adierazi du.

Xabi Prietok «gogo handiarekin» joan direla adierazi du kazetarien aurrean eta partida irabazten saiatuko direla. Antoine Griezman ere ilusio handiarekin agertu da hedabideen aurrean, garaian gurasoekin Lyongo Olympiquen partidak ikusten zela gogoratu du eta ilusio handia egiten diola orain bera izatea Txapeldunen Ligan zelaiean ariko dena.

Astearteko 20.45etatik aurrera dute Europarekin lehen zita txuri-urdinek.