NAIZ.INFO
BERMEO

Urdaibaik etxean irabazi du eta Kaikuk Liga eskuratu du

Bermeon estropada ona egin ez duen arren, Kaiku San Miguel Ligako txapelduna da matematikoki. Urdaibaik etxean irabazi du, Hondarribiarekin lehia ikusgarria izan ostean.

Urdaibaiko arraunlariak, garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)
Urdaibaiko arraunlariak, garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)

Joan den igandean Kontxan gertatu zen bezala, Urdaibaik eta Hondarribiak borroka ikusgarria eskaini dute lehen postuagatik, Orio nahiz Kaiku atzean utzita.

Amaierako txanpan, ordea, bermeotarrak indartsuago aritu dira eta hiru segundu atera dizkiete gipuzkoarrei. Kaiku hirugarren sailkatu da, Urdaibarengandik 15 segundura, eta Orio 17ra.

Horrenbestez, eta biharko estropadaren faltan, Kaiku da San Miguel Ligako txapelduna matematikoki, 191 punturekin. Bigarren postuan Urdaibai dago, 178rekin, eta hirugarrenean Orio, 172 punturekin.