NAIZ.INFO
GASTEIZ

Berdinketak ihes egin dio Alavesi azken minutuetan (2-1)

Arauzko denbora betetzeko lau minutu falta zirenean egin du Murtziak garaipena eman dion gola landutako jokaldi batean. [Sailkapenak]

Berdinketa bat lortzeko zorian izan da Alaves Murtziara egin duen bisitan, baina azken minutuetan ihes egin dio puntuak. 86. minutuan jaso dute gola gasteiztarrek Murtziak ondo landutako falta jaurtiketa batean.

Partida oso orekatua izan da. Alaves eta Murtziak aukera ezberdinak izan dituzte, baina markagailua ireki duena etxeko taldea izan da Lucianok bere atean egindako golari esker. Arabarrak ernatzuteko gai izan dira eta Manu Garciak egin du berdinketaren gola.

Azken minutuetan ordea, Alavesek ez du jakin emaitza mantentzen eta ihes egin dio puntuak. Bost jardunaldiren ostean irabazi gabe jarraitzen dute gasteiztarrek. Hiru berdinketa eta bi porrot lortu dituztelarik.