Naiz.info
Portugalete

Kaikuk garaipen handi batekin borobildu du denboraldia

San Miguel Ligako garaileak denboraldiko azken estropada irabazi du. Urdaibai bigarren tokian sailkatu da estropadan eta Portugaletek, etxeko traineruak, hirugarren postuan bukatu du.

Kaikuko arraunlariak garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)
Kaikuko arraunlariak garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)

Agur esan diote 2013ko San Miguel Ligari Portugaleteko uretan. Txapeldunak, Kaikuk, denboraldia borobildu du azken estropada nagusitasun osoz bereganatuz.

Sestaoarrek hamar segunduko aldea atera diote bigarren tokian sailkatu den Urdaibairi. Liga ospazeaz gain, garaipenarekin San Miguel Ligako koroa ere lortu du Kaikuk bederatzi bandera irabazi ondoren.

Etxeko trainerua, Portugalete, hirugarren tokian sailkatu da lehenengo tanda irabazi ondoren. San Juan izan da laugarrena, Hondarribia bostgarrena, Orio seigarrena, Tiran zazpigarrena eta San Pedro zortzigarrena.