NAIZ.INFO
MADRIL

Osasunak galdu egin du Getafen Graciaren lehen partidan (2-1)

Entrenatzaile aldaketarekin ere emaitzek berdinak izaten jarraitzen dute Osasunarentzat. Roberto Torresek aurretik jarri ditu nafarrak lehen zatian, baina Mikuk bi gol egin ditu eta ezin izan diote markagailuari buelta eman. [Partidaren xehetasunak]

Osasunak porrot berri bat jaso du Getaferen aurka. Entrenatzaile aldaketak on egin dio talde nafarrari lehen minutuetan. Roberto Torresek Osasuna aurretik jarri du 10. minutuan. Javi Graciak harrobiko jokalariaren aldeko apustua egin du hamaikakoan eta Torresek zelaian erantzun du.

Azkarregi okertu dira gauzak, ordea. Atsedenaldira joan aurretik Mikuk berdinketaren gola egin du eta bigarren zatia hasi eta gutxira bigarrena egin du Venezuelako aurrelariak.

Mikuren golaren ostean, Osasuna aurrera egiten saiatu da. Hala ere ezer gutxi erakutsi du eta Getafek partida erabakita uzteko aukerak izan ditu.

Osasuna sailkapeneko zuloan kokaturik dago, ez baitu puntu bakar bat ere lortu lehen lau jardunaldietan.