NAIZ.INFO
BILBO

Ametzolako tren geltokia hutsarazi dute sute bat dela-eta

Renferen tren linea batean izan den sute bat dela-eta, Bilboko Ametzolako geltokia hustu behar izan dute eta tren zerbitzua eten egin dute Abando eta Olabeaga artean.

Goizeko 8.30ak aldera sutea piztu da Renfeko trenbidearen tunel batean, Ametzolako geltokiaren ondoan. Merkantzientzako bidean izan da sutea, eta ez du tren unitaterik harrapatu.

Nolanahi ere, tuneletik kea sartu da eta tren geltokia hustu egin behar izan dute, Europa Pressek dioenez.

Ondorioz, tren trafikoa eten egin behar izan dute sutea amatatu arte, Bilbo Abando eta Olabeaga artean. 9.45 aldera berriro abian jarri da zerbitzua.