Amagoia Mujika
Legazpia

Igor Elortzak lortu du garaipena Legazpiko bertso saioan

Urbeltz pilotalekua galako jantzi da, bertso plaza eleganteenen pare. Bertsozaleak besoak zabalik hartu ditu oholtzara igo diren sei bertsolariak eta bueltan jaso duen eskertza bertso forman etorri da.

Igor Elortza, Legazpiko saioan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Igor Elortza, Legazpiko saioan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Ez da distira beteko saioa izan, baina izan ditu une distiratsuak. Kinielak bete egin dira eta Igor Elortzarentzat izan da lehen postua eta datorren faserako zuzeneko txartela. Gainontzekoak datorren astean Oionen jokatuko den azken kanporaketaren zain egon beharko dute puntuazio denak itxi arte, baina gutxi edo gehiago dagoeneko ari da forma hartzen finalaurrekoetara pasako diren zerrenda.

Puntuazioa:

Igor Elortza: 679
Beñat Lizaso: 643
Jokin Uranga: 637
Iñigo Manzisidor: 632,5
Ainhoa Agirreazaldegi: 600,5
Oihana Bartra: 587

Dossier berezia: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013