NAIZ.INFO
OION

Finalaurrekoetarako bakar bat, Etxahun Lekue irabazlea, sailkatu da Oiongo saiotik

Oionen izan dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketa eta bertan bertsolari bakarrak, saioa irabazi duen Etxahun Lekuek, egingo du aurrera. Lekuerekin erabakita geratu da finlaurrekoetara pasako direnen zerrenda.

Etxahun Lekue gaurko saioan. (Alberto Elosegi / Bertsozale Elkartea)
Etxahun Lekue gaurko saioan. (Alberto Elosegi / Bertsozale Elkartea)

Behetik joan da puntutan Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken saioa eta irabazlea, Etxahun Lekue, izango da finalaurrekoetara igaroko den bertsolari bakarra. Lekuek 638 puntu lortu ditu eta 628,5 bigarren egin duen Miren Amurizak. Puntu bat gutxiagorekin hirugarren Iratxe Ibarra izan da eta atzerago Eneritz Zabaleta (4. 595,5 punturekin), Maddi Sarasua (5. 579 punturekin) eta Manex Agirre (6. 578 punturekin).

Gaurkoak lehiatuta honako 18 bertsolariak izango dira 2013ko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan: Jon Martin, Agin Laburu, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jone Uria, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Xabier Silveira, Unai Agirre, Beñat Lizaso, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Jokin Uranga, Iñigo Manzisidor ‘Mantxi’, Odei Barrroso eta Fredi Paia.