Ibai Mateo aske, lau urteko espetxe zigorra bete ondoren

Ibai Mateo txantrearra pasa den astelehenean aske geratu zen, lau urtetako espetxe zigorra beteta. Senide eta lagunak zain izan zituen Soto del Realgo kartzela kanpoan.

Naiz.info|Iruñea|2013/11/22 12:06
Bzq4pbeciaebht1
Ibai Mateo, Txantreara iritsi zen unean. (@bt_EPPK)

Ibai Mateo txantrearra kalean da pasa den astelehenaz geroztik. Lau urtetako espetxe zigorra beteta irten zen Soto del Realgo espetxetik. Bertaratutako lagun eta senideak zain zituen eta haiekin egin zuen Euskal Herrirako itzulera.

Ibai Mateo 2009ko uztailan atxilotu zuen Polizia frantsesak Oihana Mardarasekin batera. Istripua izan zuten atzeman zituztenean eta larri egon zen nafarra ospitaleratuta, izandako zaurien eraginez.