NAIZ.INFO
DONOSTIA

Zubietako proiektua gelditu izana ospatuko dute Usurbilen, abenduaren 29an

Zubietan errauste planta eraikitzeko proiektua bertan behera utzi izana ospatzeko asmoz, abenduaren 29an «Nik ere gelditu dut» lelopean jaia egingo dute Usurbilen, Gipuzkoako Zero Zabor (GZZ) mugimenduak antolatuta.

GZZ eta herrietako Zero Zabor taldeen agerraldia, Usurbilen. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
GZZ eta herrietako Zero Zabor taldeen agerraldia, Usurbilen. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Usurbilen egindako agerraldi batean, Gipuzkoako Zero Zabor mugimendua osatzen duten Zero Zabor taldeek Zubietako errauste plantaren proiektua geratu izanaren «lorpen handia» baloratzeko.

«Urte luzez gipuzkoarron osasuna, ingurumena eta ekonomia mehatxatu dituen proiektu toxiko horrenak egin du, milaka herritar, herri eragile eta zenbait erakunderen elkarlanari esker», adierazi dute.

Zubietako proiektua bertan behera gelditu izana «mugarri» bat dela ulertzen dute, «zaborraren eta errausketaren aroari bukaera eman eta zero zabor aroa abiatzen» duena.

Aro aldaketa hori ospatzeko, datorren abenduaren 29an jaia antolatu dute Usurbilen GZZ eta herrietako Zero Zabor taldeek, «Nik ere gelditu dut» lelopean.