NAIZ.INFO
MADRIL

Josu Zabaleta legazpiarrak jaso du Espainiako Itzulpengintza Saria

Josu Zabaleta legazpiarrak jaso du Kultura Ministerio espainolak ematen duen 2013ko Itzulpengintza Sari Nazionala.

Josu Zabaleta apirilean, ‘Annabel’ liburua aurkeztu zuenean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Josu Zabaleta apirilean, ‘Annabel’ liburua aurkeztu zuenean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Josu Zabaletak (Legazpi, 1948) jaso du 2013ko Espainiako Itzulpengintza Saria, Kultura Ministerio espainolak jakinarazi duenez. Euskarazko itzulpengintzan aitzindarietako bat izan delako eta euskaraz lengoaia literario eta poetikoa garatzeagatik eman diote saria. 20.000 euro jasoko ditu legazpiarrak.

Zabaleta Filosofian lizentziaduna da eta euskara eta gaztelaniaz gain frantsesa eta italiera ere menderatzen ditu.

Petrarca, Pirandello, Maupassant, Saint-Exupery, Balzac, Baroja, Popper, Twain, Daudet eta beste hainbaten lanak itzuli ditu euskarara. Testu dibulgatiboak eta teknikoak ere itzuli ditu, baita telebistako dokumentalak ere.

‘Senez’ aldizkariko zuzendaria izan da, Hordago argitaletxeko euskarazko argitalpenen arduraduna, Lur Hiztegi Entziklopetikoaren zuzendaria, Euskaltzaindiako kide eta EIZIE Euskal Idazle, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko sortzaileetakoa.

Euskadi Literatura Saria bi aldiz irabazi du: 2001ean, Guy de Maupasanten ‘Fantasiazko ipuinak’ lanagatik, eta, 2008an, berriz, Bufalinoren ‘Gaueko gezurrak’ liburuagatik.

Euskal itzultzaile batek sari hori irabazten duen lehen aldia da.