Naiz.info
Guadalajara

Manu Leginetxe euskal kazetari eta idazlea hil da

Manu Leginetxe euskal kazetari eta idazlea hil da Madrilen, 72 urterekin. Nazioarteko aferetan esperientzia handia izan zuen eta 2008an Euskadi Literatura Saria jaso zuen ‘El club de los faltos de cariño’ lanagatik.

Manu Leginetxe, 2008an, Euskadi Literatura Saria jaso zuenean. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Manu Leginetxe, 2008an, Euskadi Literatura Saria jaso zuenean. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Manu Leginetxe euskal kazetari eta idazlea hil da Madrilgo erietxe batean, 72 urte zituela, gaixotasun luze baten eraginez. 1941ean Arratzun jaioa, Colpista eta Fax Press albiste agentzien sortzaile eta zuzendari izandakoa, kazetaritza munduan nazioarteko gertakari ugari gertutik bizitakoa izan zen Leginetxe. Iran, Aljeria, India, Pakistan, Vietnam, Korea, Libano, Afganistan edo Nikaraguako azken urteetako jazoera historikoak gertutik jarraitu zituen.

Leginetxek hainbat lan idatziak ditu bizipen horien ondoren, horien artean aipagarrienak, ‘Los años de la infamia: crónica de la II Guerra Mundial’, ‘Apocalipsis Mao: una visión de la nueva China’, La felicidad de la tierra, ‘Recordad Pearl Harbour’, ‘Gibraltar’, ‘Madre Volga’ edo ‘El último explorador’.

2008an Euskadi Literatura Saria jaso zuen ‘El club de los faltos de cariño’ lanagatik. Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu baita ere Estatu mailan, Kazetaritzako Sari Nazional espainola, Cirilo Rodriguez, Godo edo Ortega y Gasset sariak tarteko.