NAIZ.INFO
BERA

Bi lagun hil dira Beran, kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre talka egin ondoren

Burlatako bi anaia hil dira Beran, N-121A errepidean, gaur arratsaldean izan den istripuan. Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute aurrez aurre.

Furgoneta erabat txikituta geratu da talkaren ondorioz. (Jagoba Manterola/ARGAZKI PRESS)
Furgoneta erabat txikituta geratu da talkaren ondorioz. (Jagoba Manterola/ARGAZKI PRESS)

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, istripua Berako Zalain auzoan izan da, N-121A errepidean, 15.17ean. Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute aurrez aurre eta furgonetan zihoazen bi pertsonak hil egin dira. Kamioi gidaria onik atera da.

Ezbeharraren ondorioz errepidea itxi egin dute eta trafikoa Zalaingo industrialdetik desbideratu dute.

Hildakoak Burlatako bi anaia dira. Bertara joan diren osasun zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin, dagoeneko hilda baitzeuden.