Naiz.info
Gasteiz

Etxegarate irekita dago bypass bat ezarri ondoren

N-I errepidea itxita egon da Etxegaraten, Gasteizerako noranzkoan, luizi baten eraginez. Eguerdian bypass bat ezarri du Aldundiak eta bidea irekita dago.

Konponketa lanak abiatu dituzte Etxegaraten, luiziaren ondoren. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Konponketa lanak abiatu dituzte Etxegaraten, luiziaren ondoren. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, N-I errepidea itxita egon da Etxegaraten, Gasteizerako noranzkoan. Goizeko 04.30ak inguruan, errepide ondoko hormara itsatsitako sarea apurtu egin da eta luizia gertatu da ondoren.

Ezbeharra Idiazabal parean jazo da.

Luiziaren ondorioz, bi errailak itxi egin dituzte Bentatxikiko gurutzebidean.

Eguerdian bidea berriro ireki da Gipuzkoako Aldundiak ezarritako bypass baten ondoren.