NAIZ.INFO
IRUÑEA

Sute batek etxe bat kiskali du Errean

Ustez tximinia batean sortutako suteak etxe bat kiskali du Errean, baina ezbeharrean ez da inor zauritu, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Kiskalitako etxean bizi zen emakumeak gauerdi inguruan eman die sutearen berri suhiltzaleei.

Garrak kontrolatzeko zailtasunak izan dituzte Iruñetik joandako suhiltzaileek, eta Auritzekoei laguntza eskatu behar izan diete.

Ustez tximinian sortu den suteak erabat kiskali du etxea, baina ez du inguruko etxebizitzarik kaltetu. Zauriturik ere ez da egon. 

Goizaldeko 4.00etan itzali dute guztiz sua eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du, jazotakoa argitzeko.