Naiz.info
Bilbo

EiTBko langileek mobilizazioak hasi dituzte, lan baldintzak manten daitezela galdegiteko

Abenduan EiTBko zuzendaritzak langileen lan baldintzak mantentzeko konpromisoa hartu zuela jakinarazi du ELA sindikatuak, baina hilabete beranduago iritzia aldatu duela ohartarazi du.

EiTBk Bilbon duen egoitzako irudia. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
EiTBk Bilbon duen egoitzako irudia. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Euskal Irrati Telebistako (EiTB) langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko egoitzaren atarian, «zuzendaritzak duela hilabete hartutako akordioa ez duela betetzen salatzeko».

ELA sindikatuak jakinarazi dutenez, aste honetan telebista, irrati eta administrazio orokorreko langileak bilerak egiten ari dira, egoera aztertu eta erabakiak hartzeko asmoz. Telebistan asteazkenean agin zen bilera, administrazio orokorrean gaur, eta irratietan ostiralean egingo dituzte.

Bilera horietan mobilizazioekin hasteko beharra azpimarratu da, eta «egokitzat jo da» lanuzteak egitea mobilizazioekin amaitu eta gero, ELAren arabera.

«Abenduan egungo lan baldintzak mantentzearen konpromisoa hartu zuen EiTBko zuzendaritzak, eta hilabete geroago iritzia aldatu du. Erabaki honetan zuzendaritzaren negoziazio borondate eza nabarmentzen da», salatu du sindikatuak.