Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Getxon eta Donostian, martxoaren 3ko istiluen harira

Iñigo Fernadez de Martikorena atxilotu dute eguerdian kalez jantzitako ertzainek Getxoko Erromo auzoan. Adin txikiko beste pertsona bat ere atzeman dute Donostian. Lakuako Segurtasun Sailak Bilbon martxoaren 3an izan ziren istiluekin lotzen ditu.

NAIZ.INFO|GETXO|2014/03/26 13:26|0 iruzkin

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu gaur Bilbon martxoaren 3an egin zen Global Forum Spain bilkura zela-eta izan ziren istiluekin zerikusia dutelakoan. Efe agentziak zabaldu duenez, Donostian adin txikiko bat atzeman dute eta ondoren bere gurasoen zaintzapean geratu da.

Bigarren atxiloketa Getxon izan da. 13.00ak aldera kalez jantzitako ertzainak Iñigo Fernandez de Martikorenaren etxera joan dira, Erromo auzoan, eta eraman egin dute, NAIZi gertukoek adierazi diotenez.

Eferen arabera, operazioak irekita jarraitzen du.

Fernandez de Martikorena Ukberri.net agerkariko kazetaria da.Bertan diotenez Neguriko ertzain-etxean daukate.

Joan zen astean Arrosa sarearen jardunaldiak aurkezten izan zen, Gernikan. Bideo honetan ikus daiteke bere hitzartzea.