Naiz.info
Donostia

Ekialdeko Europako zinema berriak ere atzera begirakoa izango du Donostiako Zinemaldian

‘Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua 50 filmetan’ da aurten 62. Zinemaldiak eskainiko duen atzera begirakoetako bat, Dorot Arznerri eskainiko dionarekin batera. Zikloak Bigarren Mundu Gerra ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziren herrialdeetan 2000. urtetik hona ekoitzitako zinema eskainiko du.

‘Eastern Promises’ atzera begirakoa 50 filmez osatuta egongo da. (ZINEMALDIA)
‘Eastern Promises’ atzera begirakoa 50 filmez osatuta egongo da. (ZINEMALDIA)

Bigarren Mundu Gerra ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziren herrialdeetan 2000. urtetik hona ekoitzitako zinema eskainiko du ‘Eastern Promises. Ekialdeko Europako erretratua 50 filmetan’ atzera begirakoak. Haren bitartez lan horien sormen-aberastasuna ezagutaraziko du Zinemaldiak, baita azken hamarkadako talentu berriak ere. «Aurreiritzi eta estereotipo guztiak baztertzea» izango du helburu, eta herrialde horietako errealitatera hurbiltzea, bertakoen eskutik.

Atzera begirakoak 50 film bilduko ditu guztira, honako herrialde hauetakoak: Albania, Bosnia, Bulgaria, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Mazedonia, Moldavia, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania; film horietako asko argitaragabeak dira Euskal Herrian.

Zinemaldiak jakinarazten duen bigarren atzera begirakoa da; ekialdeko Europako zinemaz gain, Dorot Arzner zuzendariari ere ziklo berezia eskainiko zaio.