Sakabanaketarekin amaitzeko sare herritarra ehuntzen hasi dira

«Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea» lemapean, euskal preso eta iheslarien eskubideak defendatzea helburu duen sarea osatzeko topaketak burutu dituzte Eskoriatzan.

NAIZ.INFO|ESKORIATZA|2014/04/12|0 iruzkin
Topaketak
170 bat lagun batu dira Eskoriatzan. (www.herritarrentopaketa.net)

170 bat lagun batu dira gaur goizean Eskoriatzako HUHEZI unibertsitatean. Joan den martxoaren 15ean kultura eta politika arloko aurpegi ezagun ugarik Telmo Deuna museoan aurkeztutako adierazpenari jarraipena emanez, topaketak burutu dituzte euskal presoen eskubideen defentsan sare herritar bat osatzeko.

Ekimenaren bultzatzaileak izan diren Teresa Toda eta Joseba Azkarragak azaldu dutenez, topaketa hauen helburua eztabaida bat abiaraztea izan da «aktibazio soziala» lotzeko euskal presoen eskubideen defentsan. Horrekin batera, helburu hori aurrera eramateko «tresna» bat sortu beharra dagoela ondorioztatu dute eta lehen pausua sakabanaketarekin bukatzea izan behar duela.

ildo horretan, ETAk jarduera armatua behin-betiko uztea eraki duen bitartean, Madrilgo eta Parisko gobernuen jarrera «ulertezina» dela salatu du Azkarragak.

Sortzen ari diren sarearen erronka nagusienetakoa gaia gizarteratzea dela ondorioztatu dute eta aldi berean, Madrilgo eta Parisko gobernuengan eragitea.

Azaldu dutenez, topaketetan minimo adostu batzuen gainean eztabaidatu dute eta hauen gainean bide komun bat marrazteko helburuz. Horretarako, 10 lantalde desberdinetan banatu dira parte hartzaile guztiak, osatu nahi den herritarren sarearen inguruko ezaugarritzea lantzeko.

Lantalde desberdinetan sare horrek izan beharreko izaera mezua eta lan estiloa eztabaidatu dira gune desberdinetan eta datozen egunetan eztabaiden ondorioak plazaratuko dituzte.


Ahotsa.info-ren bideoa Eskoriatzako topaketaz

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.